
Iritzi artikuluak eta bestelakoak
-
(A)normal normala

BERRIA EGUNKARIA. Trakatran, trakatran hiru errege gizon eta aberats iritsiko dira gaur gure herrietara, bere karroza, morroi eta segizio; Belenen jaio omen zen Jesus haurtxoa agurtzeko. Normala egingo zaigu, ordea, tradizio espainol hau (ere) gurean erreproduzitzea eta, agian, parte hartuko dugu; gure etxeetan beti egin izan delako, edo umeek asko disfrutatzen dutelako, edo… Hiztegiaren arabera,…
-
Gure haziak

BERRIA EGUNKARIA. Loreontzi garden bat daukagu egongelako apalategian duela lauzpabost urte. Ez du landarerik gordetzen, baina haziz betea egoten da. Gure haziak irakurri daiteke haurrek margotutako egurrezko letretan. Hau idaztera eseri aurretik, ontziari begiratu diot: koloretako paper txiki mordoxka bat, harri batzuk eta nonbaiteko sarrerak diruditen beste pare bat paper zati. Irribarre bat marraztu zait aurpegian eta…
-
Gaztelu bat Malloetara begira

BERRIA EGUNKARIA. Astiro gerturatu da haritz-egurrez egindako ate bikoitzaren parera. Esku forma duen aldabara iritsi aurretik ikusi du hilotza ateak dauzkan leihatiletatik barrena. Sekula baino hotzagoa iruditu zaio aldabaren burdina eskuaz inguratu duenean. Arnasa hartu du sakon eta bi kolpe eman dizkio ateari, baina inork zabaldu aurretik sartu da. Jendez betea dago etxea, hutsik dagoela…
-
Ez dut ezer sentitzen

BERRIA EGUNKARIA. Denak du bukaera bat. Mundua mundu denetik ez da horrelako egiarik egon. Eta maitasuna ez da arau hori hausten duen salbuespena. Bizitzak igaro egiten gaitu, bultza egiten digu, harrapatu, eraitsi eta berreraiki; eta, horrekin batera, ezinbestean, etapa berriak ireki eta ixten zaizkigu. Errealitatearen joko-arauak ulertuta ere, betikotzat ematen genuen maitasun harreman hura amaitzean,…
-
Gure doloreak

BERRIA EGUNKARIA. Arriaga antzokiko alfonbra gorriak ez du bat egiten bi ertzainen uniformearekin; argazkiko hamar lagunek osatzen duten arkuaren bi ertzetan ageri dira. Atzean, Dolores Redondo idazlearen azken liburuaren azalarekin egindako mural erraldoia. Idazlea bera dago argazkiaren erdian, Urkullu lehendakaria eskuinean eta Ramon Garcia aurkezlea ezkerrean; Aburto eta Erkoreka ere berehala ikusi ditut. Arriaga antzokia…
