Bloga

Iritzi artikuluak eta bestelakoak


  • Ahobete eta belarrihotz

    BERRIA EGUNKARIA. Euskaraz iragarritako film bat ikusteko haurrekin zinemara sartu eta, aulkian siestarako jarrera erosoa hartu duen unean, espainolez hasi da hizketan pantaila handia. Euskaraldian eta herri euskaldun batean. Sentitzen dutela esan diote zinemako arduradunek, berandu iritsi dela euskarazko bertsioa. Bailarako mankomunitateak antolatutako emakume ekintzaileentzako ikastaro bateko arduradunak mezua bidali dio biharko saioaren inguruko informazioa…

  • ‘Productivity Anxiety’

    BERRIA EGUNKARIA. Antsietate produktiboa daukat, sentitzen dut denek nik baino gogorrago egiten dutela lan, eta atzean geratuko naizela, ez dudala behar bezain azkar lan egiten, ezta behar adina ordu ere. Denbora galtzen ari naiz. Ez naiz gosaltzeko esertzen, eramateko eskatzen dut kafea; kotxe bidaietan deitzen diot ahizpari, konbertsazio batek denbora asko kentzen baitit. Atzeratzen dut…

  • ‘Menage a trois’

    NARRAZIOA. Eseri aulki batean edo meditazio-kuxin baten gainean, bizkarra tente baina erlaxatuta. Nahi baduzu, begiak itxi ditzakezu. Dio bozgorailutik meditazioko mugikorreko aplikazioak. Elisak ohearen gainean utzi du mugikorra eta logelatik atera da. Gaurko saioan gure gorputzaz jabetuko gara eta duintasunez betetako jarrera bat emango diogu. Dio bozgorailuko emakume ahots goxoak. Valeria, esaten dio Elisak. Mantso…

  • ‘Lur gainean, itzal azpian’

    BERRIA EGUNKARIA. Aterkipean zeharkatu ditut parkingaren eta tabernaren arteko bi zebra bideak. Zain ditudanen aurpegi biziek eta elkarri emandako besarkadek ez dute bat egiten aterpeko egun goibelarekin. Leirek liburu berria atera du oihalezko bere poltsatik niri oparitzeko eta orduantxe jakin dut testuaren lehen irakurlea izan nintzela duela zenbait hilabete; oilo ipurdia. Lur gainean, itzal azpian. Liburuaren…

  • (Ez) Amatasunak

    BERRIA EGUNKARIA. Ama izan nahi duena. Ama izan nahi ez duena. Izan nahian dabilena. Izango dena. Ama izango ez dena. Haurra galdu duena. Haurdun gelditu berri dena. Haurdun gelditu ezinik dabilena. Abortatzea erabaki duena. Abortatu duena. Ama izan eta etxetik kanpo lanean jarraitu nahi duena. Lana utzi nahi duena. Lanean jarraitzera behartuta dagoena. Zer egingo…

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close