
Iritzi artikuluak eta bestelakoak
-
Egia vs Errealitatea

BERRIA EGUNKARIA. Eleberri bat irakurtzen hasi eta gustuko ez badut, irakurtzeari uzten dioten horietakoa naiz. Saiakera bat irakurtzen hasi eta ulertzen ez badut, hiztegi bat aldamenean jarri eta berriz saiatzen naiz; eskatzen didan ahalegina handia bada, ziurrenik liburu hori irakurtzeari utziko diot baita ere. Tarteka, idazlea esaten ari zaidana ezin ulerturik ibili arren, esaten ari…
-
Ardi galduak

NARRAZIOA. Hogeita bi, hogeita hiru eta hogeita lau. Kaka. Zazpi falta dira. Ingurura begiratu du Leirek, maldan gora eta behera. Zazpi ardi ez dira erraz desagertzen, alde egin ez badute behintzat. Mugikorra atera du poltsikotik, elastikoarekin izerdia lehortu eta orduari begiratu dio. Asubeko Triniri esan dio itzuliko zela haurra esnatu aurretik. Lasai egoteko erantzun dio…
-
Ispiluko itzalak

BERRIA EGUNKARIA. Hotz egiten duen arren, ateri dator igande arratsaldea. Hamabi urteko semea alfonbra gainean eserita dago, anaia txikiaren aldamenean telebista ikusten. Lagunekin ateratzeko gogorik ez daukala esan dio amari minutu batzuk lehenago, berdin egin zuen bezperan ere. Amak, lehen bulkadari eutsi eta ez dio esan etxean ez gelditzeko, ez dio esan lagunik gabe geratuko…
-
Tristuraren tristezia

BERRIA EGUNKARIA. Ohetik salto egin eta komunerako bidea hartu du lasterka. Ez da iritsi, ordea, eta pasilloan bota du dena: afaria, infusioa eta ezinegona. Bere burua ere bertan erortzen utzi du eta malkoek rooibosarekin nahastean sortzen dituzten irudi iheskorrei begira, bildu-bildu eginda geratu da, negarraldi lotu eta kontsolaezin betean. Nonbait irakurri du hau dela urteko…
-
Haragi bizitan

BERRIA EGUNKARIA. Ezkerreko eskuko atzamarrei begiratu diet lehendabizi eta eskuinekoei ondoren: guztira bost azazkal ditut luze eta beste bost hortzekin txikituta. Kale; beste behin ere. Gainera, aste honetan behin bakarrik jaiki naiz kirola egitera haurrak esnatu aurretik, astean hirutan egitea nuenean helburu. Eta atzo bi polboroi jan nituen ezkutuan. Urte berria iristearekin batera, milioika pertsonak…
