
Iritzi artikuluak eta bestelakoak
-
Xuharren erditzea (2016-3-7)

KONTAKIZUNA. “Nerea, hortxe daukazu Xuhar, hartu” Ez dut gogoratzen hitz horiek Josunek edo Clarak esan zizkidan. Inoiz ahaztuko ez dudana, ordea, da nola behera begiratu eta bertan ikusi nueneko unea, eta nola atera nuen uretatik eta begiratu zidan begietara. Eta ezta ere, nire bikoteari begiratu eta nola sentitu nuen elkarrekin edozertarako gai izango ginela beti,…
-
Justiziarik ez guretzat

BERRIA EGUNKARIA. Beste artikulu bat bidali nuen lehendabizi atzo BERRIAko erredakziora. Baina arratsaldean webgunean sartu eta justiziak euskararen aurka hartutako azken erabakia irakurtzean, sutu egin nintzen. Ez da posible. EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ebatzi du legez kanpokoa dela euskararen ezagutza aintzat hartzea Gipuzkoako Foru Aldundiaren menpeko Uliazpi fundazioan 34 lanpostu betetzeko oposizioan. Sententziak dio euskara…
-
Bigarren mailako euskaldunak

berria egunkaria. Euskaldun asko bezala, duela hogei urte gertatutakoaren inguruan pentsatzen jarri nintzen ni ere astelehenean. Non nengoen Egunkaria itxi zutenean? Nola jakin nuen? Nola erreakzionatu nuen? Hamazazpi urte nituen eta nik ez daukat egun hartako kontakizun epikorik. Uste dut institutura iritsi arte ez nuela gertatutakoaren berri izan. Nire etxean ez zen euskal gatazkaz hitz egiten, nire…
-
Aholkurik ez du inork beretzat

BERRIA EGUNKARIA. Ez dio bularrari ongi heltzen. Hankak hoztuko zaizkio. Ez al du arropa gehiegi? Gutxi jartzen duzu titian. Bular bakoitzean hamar minutu jarrita nahiko. Beti besoetan gaizki ohituko duzu. Ez al zaizu itoko trapu horren barruan? Ume hori gosetuta dago. Ez zaio ezer gertatzen negar pixka bat egiteagatik. Logura dauka. Zure ohean sartzen baduzu…
-
Beste gol bat gure atean

BERRIA EGUNKARIA. Kutxatilako ilaran dagoela ikusi ditu Real Madril taldeko kamisetak. Zarautzen dagoen izen ezaguneko kirol denda batean izan da. Hasieran pentsatu du nahastu egingo zela, ez zirela madrileko kamisetak izango, baina begirada apalategian finkatzean baieztatu du: bi talde euskaldunen elastikoen aldamenean daude, helduentzat zein haurrentzat aukeran. «Noiztik salduko ote dituzte Real Madrilekoak?», galdetu dio…
