Bloga

Iritzi artikuluak eta bestelakoak


  • Egia osorik ez, eskerrik asko

    berria egunkaria. Zenbait jende eta sindikaturen mezuak irakurrita, badirudi gure haurrentzat ikastola hautatu dugunok supremazista xenofobo batzuk garela. Badirudi euren haurrentzat EAEren administrazioko eskola publikoa hautatu dutenak direla egia osoaren jabe. Aspaldi ikasi genuen arren, odolez eta minez ikasi ere, ezer ez dela zuri edo beltz, inoren diskurtsotan ezin dela egia osorik aurkitu. Ustezko egia…

  • Euliak tiroka akabatzen

    BERRIA EGUNKARIA. Tximeletak tripan oheratu ziren atzo N eta I, jakin bazekiten, azken egunetan bezala, apenas egingo zutela lorik. Urduritasuna izan dute bizikide azken asteetan, gertatu zitekeenaren mamua bizilagun. Esnatu eta lehen gauza mugikorra hartu du N-k. Erabiltzailea eta pasahitza sartzen dituen bitartean loteria bidegabe bateko nahigabeko partaide dela pentsatzen du. Nahi du Ikasguneak emango…

  • Erantzukizun feministaren lanbroa

    BERRIA EGUNKARIA. Telefonoz deitu dio L-k emakumeari, konplexuegia da gaia Whatsapp bidez azaltzeko. L indarkeria matxistaren biktima da, eta jendaurrean gertatu zen jazarpen egoera bateko hainbat lekukok bertan izan zirela baieztatzea beharko luke. Bi pertsonaren kontaktua lortu du: gizona bata, emakumea bestea. Aurrena emakumeari deituko dio. Egoera azaldu dionean berehala esan dio baietz, ikusi zuela…

  • Ogi-apurrak elkarri jaten

    BERRIA EGUNKARIA. Lehiakideez galdetzen dio mankomunitateko teknikariak. Bere kontura lanean jarri da eta bailarak eskaintzen dituen diru-laguntzak baliatu nahi baditu, bere proiektuaren bideragarritasun plan bat egin behar du lehendabizi. Lehiakideak. Ustezko lehiakide horiek bere lagunak direla erantzuten dio. Teknikariak, asmo onez, esaten dio identifikatu egin beharko lukeela zer eskaini dezakeen berak beste idazleek eskaini ezin…

  • Haurtzaroa arriskuan

    BERRIA EGUNKARIA. Lau urteko haurra leihora gerturatu da eta gortina apartatzeko eskatu dio amari. Emakumeak hala egin du, eta kanpora begira jarri beharrean, haurraren aurpegiari erreparatu dio. Elurra goitik behera ikusten duen lehen aldia da. Hasieran, harridura darie haren begi erneei, nahastuta igurtzi du eskuarekin burua ondoren, eta, azkenik, aurpegia piztu zaionean, haurraren irribarre berbera…

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close