
Iritzi artikuluak eta bestelakoak
-
Ezin da begirada kontua izan

BERRIA EGUNKARIA. Atsedenaldia irakasle gelan igarotzeko ohitura du, lankideak irakasle bizitzaz kanpo ezagutzeko aukera ederra izaten da. Hala ere, hizketaldiek institutuko kezkak, ezinak eta pozak konpartitzeko ere balio izaten dute sarri. Berak atera du gaurkoan gaia: 14 urteko ikasle bat burumakur ikusten du azkenaldian. Saiatu da harengana gerturatzen, galdetu dio, baina ez du ezer lortu;…
-
Euskarazkoak soilik

BERRIA EGUNKARIA. Afaldu ondorengo tartetxoa izaten da alabarekin hizketarako hartu ohi duena; bi ahizpa txikiak oheratu berritan etxean sortzen den isiltasun lasaigarriak adoretuta edo, monosilabikoa ez den hizketaldia egiteko prest egoten baita nerabea. Irakurtzen ari zen liburua amaitu zaiola esan dio gazteak, hiru egunetan irentsi du. Amak esan dio asteburuan liburu azoka izango dela herrian…
-
Zazpiak bat?

BERRIA EGUNKARIA. Baxoan euskaraz idaz/ dezala ikasleon lumak/ helduentzat kurtso duinak/ eta baliabidedunak/ haurrentzat udalekuak/ zuri berde gorridunak/ beste biderik ez dago/ segi borrokan lagunak/ ez dugulako izan nahi/ postaleko euskaldunak/ politika eraginkorrak/ dira behar ditugunak/ euskaraz izan behar badu/ guztion etorkizunak. Haira Aizpurua saratar bertsolari gaztearen hitzak entzutean oilo-ipurdia jarri zitzaidan. Ingurura begiratu nuen, guztion…
-
Denak ez du berdin balio

BERRIA EGUNKARIA. Lagun batekin gelditu da bazkalostean paseo baterako; zerua urdin, itsasoa oldartuta. Oinetakoak erantzi eta area zapalduz joan dira eguzki goxotan. Askotan bezala, hizketaldiak literaturaranzko bidea hartu du; lehen hezkuntzako irakaslea da laguna eta kezkatu egiten du literaturak eskolan eta etxean hartzen duen lekuak. Kezkatu, hartzen ez duen lekuak kezkatzen du. Izan ere, kexaka…
-
Neke bada neke

BERRIA EGUNKARIA. Osteguna oraindik. Kikara kafez eta esnez bete eta mikrouhin labean sartu du. Deskafeinatua hartzen du normalean, baina oporretatik itzuli eta lanean daramatzan hiru egunetan kafeina ematen ari zaio gorputzari. Multibitaminiko bat erosi behar duela apuntatu du agendan, goizean goizeko Zoom bileraren eta ondorengo lan saioaren artean. Udaberriak jipoituko balu bezala sentitzen da urtero…
