Bloga

Iritzi artikuluak eta bestelakoak


  • Ze inporta du

    BERRIA EGUNKARIA. Asteazken goizetako errutinari jarraitu diot gaur: umeak ikastolan utzi, itsasoari begirako mahaiak dituen kafetegira joan eta ordenagailua zabaldu. Asteroko iritzi artikulua idazteko unea da. Batzuetan garbi izaten dut zeri buruz aritu; astebetean, azkena idatzi nuenetik, egoten da barruan klik edo krak egiten didan gertakari, hizketaldi edo irudiren bat. Badira noraezean iristen ditudan asteazkenak…

  • Letrek ere behar dituzte zenbakiak

    BERRIA EGUNKARIA. Sorkuntzatik bizitzea ozeanoa belaontzi txiki batean zeharkatzea bezalakoa izan daiteke, ur gainean zaude eta nabigatzen, ustez salbu eta bizirauten, baina ezin duzu burutik kendu zu hondoratzeko bezainbeste indar izango duen ekaitzaren mehatxua; ez dakizu noiz eta nondik etorriko den, baina iragarpenek beti diote gertu daukazula. Euskaraz sortzen baduzu, gainera, zure belaontziko bela bakarra…

  • Adikzioa bizio

    BERRIA EGUNKARIA. Goizean esnatu eta komuneko lanak erdi lo egin bitartean, kafea mikrouhin labean berotzen ari den bitartean eta baita igogailua hirugarren solairutik bigarrengora jaitsi bitartean ere. Berdin du autobusaren zain dagoen, edo eserlekua hartu eta autobusa abiatu aurreko istanta den, edota autobusetik jaisteko ilaran zain dagoen. Haurrak eskolan utzi ditu ohi bezala, eta bizikleta…

  • Norekin bai

    BERRIA EGUNKARIA. Euskararen egoera ez zen nahi genuena eta etorkizuna ilun mintzo zen. Kontzientzia linguistikoa diluitzen ari zitzaigun. Aldaketarako giltza eskolek izango balute bezala jokatzen genuen; bertan ezarria genuen erantzukizuna eta itxaropena. Ulertu genuen arte eskolak bakarrik ezin zuela euskararekin, bakarrik ezin zuen bezala hezkidetzarekin. Ulertu genuen hezkuntzan jarritako erronkak herriarenak ere bazirela, eta sortu…

  • Onak eta txarrak

    BERRIA EGUNKARIA. Lehendabiziko golak sutsuki txalotu nituen; hamarreko abantaila hartu zutenean, jo nituen oraindik ere txalo batzuk; hortik aurrera, sufritu egin nuen. Semearen eskubaloi taldeak hogeita hemezortzigarren gola sartu zuenean, «markagailua ixteko» esan zion epaileak mahaian zegoenari; hau da, partida amaitu bitartean gol gehiago sartuta ere, markagailua ez aldatzeko. 38-8. Hogeita hamar goleko aldea 12-13…

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close