Bloga

Iritzi artikuluak eta bestelakoak


  • Greba Feminista Orokorra

    BERRIA EGUNKARIA. Birramonak etxetik kanpo egin behar izan zuen lan alargundu zenean, bi alaba txikiak monjek zaindu zituzten. Amonak nire ama eta beste sei haur zaindu zituen. Amak ahizpa eta biok zaindu gintuen. Nik nire hiru semeak zaintzen ditut. Amonak birramona zaindu zuen adinak ezindu zuenean. Amona emakume arrazializatu batek zaindu zuen hil artean. Oraindik…

  • Errezitatiboa (edo nor da nor)

    Liburu bat esku artean, bi emakumeren aldizkako adiskidetasun baten istorioa. Twyla eta Roberta. Hasieratik dakizu bata beltza dela eta bestea zuria, baina ez da inongo momentutan zehazten nor den nor; interpretazioaren atea erabat zabalik dago. Berehala ohartzen zara zure estereotipo eta espektatibekin jolasten duela idazleak, trebeziaz aurpegiratzen dizu arraza testuinguruaren eta begiradaren araberako eraikuntza soziala…

  • Haur oso, pertsona erdi

    BERRIA EGUNKARIA. Negarrez berriz ere. Goizean egin du bere saioa, orain eguerdian bigarrena eta gauean egingo du beste bat. Atzo egin zuen moduan. Eta herenegun. Duela bi hilabete ondoko etxera aldatu zirenetik, ia egunero egiten du negar hirutan bizilagun berrien haurtxoak. Negar astuna, frustrazioz betea. Lanean jarraitzeko agindu diot neure buruari, total, ezin dut ezer…

  • Xanpu

    BERRIA EGUNKARIA. Supermerkatuko korridore oso bat. Sei apal alderik alde. Goi-behe, ezker-eskuin, kolore guztietako potoak. Begi parean geratzen zaizkionetara gerturatu da, leporainoko adatsa laztandu, eta bat hartu du. Potoak dioena irakurri bitartean, ilea haztatu du. Hura utzi eta beste bat hartu du. Tira egin dio apur bat ile-xerlo bati eta hatzen artean kiribildu du azkenik.…

  • Ez zait loteria tokatu

    EDO ‘RAUL GUERRA GARRIDO’ BEKA EMATE EKITALDIAN ESANDAKOAK Sorkuntza mundu konplexua da, lana eta salmenta batzen ditu, artea eta ekonomia, inmateriala eta industria, sortzailea eta teknikaria, mitoa eta errealitatea. Sorkuntzatik bizitzea ozeanoa belauntzi txiki batean zeharkatzea bezalakoa izan daiteke, ur gainean zaude eta nabigatzen, ustez salbu eta bizirauten, baina ezin duzu burutik kendu zu ondoratzeko…

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close