Zerbitzuak

Besteekin eta besteentzat sortzen aritzeak ere izugarri betetzen nauelako.

IDAZKETA TAILERRAK

Uharte galduko ipuinak

GAZTE(TXO)ENTZAKO IDAZKETA SORTZAILEA

Kanpo-estimulu jarioa tarte batez alboratu eta norberaren uharte galduaren bila arituko gara, sormenaren uhartea, irudimenarena, guztia posible den lurraldea. Bertatik abiatuta eta teknika desberdinak landuz, ipuin baten sorkuntza prozesua ezagutu eta gauzatzea da helburua.

Iraupena: 20 ordu (moldagarria)

Adina: 10-18 urte bitartekoentzat.

Literatur testuak lantzeko baliabideak

IDAZKETA TAILERRA

Literatur testuak lantzeko eta hobetzeko baliabide tekniko eta teorikoak eskuratzea izango da tailer honen helburua.

Iraupena: Eskaeraren araberakoa (gutxienez 3 ordu)

Adina: Eskaeraren araberakoa (16 urtetik aurrera)

IRAKURLEEKIN

IDAZLEAK IKASTETXEAN

(Euskal Autonomi Erkidegoan)

Liburu bat irakurri ondoren, autorea eskolara joan eta solasaldi bat izaten du ikasleekin. Goxoa, intimoa, idazle ofizioa ezagutzeko aukera ematen die.

LIBURUAK GOZAGARRI

(Nafarroa)

Liburu bat irakurri ondoren, autorea eskolara joan eta solasaldi bat izaten du ikasleekin. Goxoa, intimoa, idazle ofizioa ezagutzeko aukera ematen die.

IRAKURLE TALDEAK

Soraluzeko, Zarauzko eta Orioko Ahalduntzen Eskolako helduen irakurle taldeak dinamitzatzen ditut une honetan. Baita Zarauzko Tximili-Kuarteka gaztetxoen irakurle taldea ere.

Liburu bat irakurtzen dugu hilero eta tertulia literario bat izaten dugu ondoren.

Bestelako proposamen bat duzu?

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close