GIDOIGINTZA
Udamina FILM LUZEA

LabankaDA

Garapen fasean dagoen proiektua.
Zuzendaria: Imanol Rayo
Gidoilariak: Imanol Rayo, Carlos Bassas eta Nerea Loiola
LAMIAk produzitua
AUDIO-FIKZIOA
Durangoko Azokan edozer gerta daiteke, baita hilketak ere. Gorpu bat agertu da Landako Gunean, stand batean. Hala ere, antolatzaileek azokaren ateak zabaltzea erabaki dute, Nahia eta Unai gazteen harridurarako. Bi lagunak ikertzen hasiko dira, misterioa argitu nahiean.
EMANALDIAK
Zai(n)tzadan.

IRAKURKETA MUSIKATUA.
2021/09/02. Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, Donostia)
2016ko urriaren 30ean ezkondu ziren Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985) eta Imanol Epelde Pagola (Zarautz, 1977). Egun hotza espero zuten. Arropa mauka-luzeak erosi zituzten, txamarra bero lodiak. Eta egun eguzkitsua suertatu zitzaien: Oihal arinekin eta argazki ederrekin ezkondu ziren. Ordutik, elkar zaintzen dute. Elkar zaintzen dute? Elkar maite? Behar bezainbeste maite dute elkar? Zer da maitatzea zaintzea ez bada? Eta maite eta zaintzen dituzte izeba jubilatuak, guraso eroriak, bizilagunak? Eta umeak? Umeak bai, ezta? Umeekin errazagoa da dena.
Honelako galderak egin dizkiote elkarri ezkontideek kantu, erakusketako testu eta irudiak umorez konbinatuz. Bikote ezkondu batek inoiz egin duen jendaurreko tragikomikoena.
Irakurketa musikatua Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik, Hitzak Zaindari erakusketari amaiera eman zion emanaldia.
IRITZI ARTIKULUAK
BERRIA EGUNKARIA
LARREPETIT iritzi-zutabea idazten dut ostegunero 2022ko iraila geroztik.

UROLA KOSTAKO HITZA
Hilabetean behineko kolaborazioak, 2019ko ekainaren 20tik 2020ko uztailaren 30 arte.
KOMIKIA
IRABAZI ARTE – Komiki digital interaktiboa

Nerea Loiola idazleak eta Aitziber Alonso ilustratzaileak sortutako “Irabazi Arte” komiki digitalak app formatuan datoz, eta Androiden eta iOSen play storeetan daude eskuragai.
EITBk euskarazko lehen komiki interaktiboa abian jarri du “Irabazi Arte!” telesaila arrakastatsuaren unibertsoan girotuta. Pantailetan scroll eginez, “Irabazi Arte I: iraganeko mamua” eta “Irabazi Arte II: Inor ez da ilegala” narratiba berri hauetan barrena murgiltzeko aukera izango dugu bizitasun handiko bineta interaktiboen bidez.
