Emanaldiak

2021/09/02. Kutxa Kultur Terraza (Tabakalera, Donostia)

Zai(n)tzadan

IRAKURKETA MUSIKATUA

2016ko urriaren 30ean ezkondu ziren Nerea Loiola Pikaza (Deba, 1985) eta Imanol Epelde Pagola (Zarautz, 1977). Egun hotza espero zuten. Arropa mauka-luzeak erosi zituzten, txamarra bero lodiak. Eta egun eguzkitsua suertatu zitzaien: Oihal arinekin eta argazki ederrekin ezkondu ziren. Ordutik, elkar zaintzen dute. Elkar zaintzen dute? Elkar maite? Behar bezainbeste maite dute elkar? Zer da maitatzea zaintzea ez bada? Eta maite eta zaintzen dituzte izeba jubilatuak, guraso eroriak, bizilagunak? Eta umeak? Umeak bai, ezta? Umeekin errazagoa da dena.

Honelako galderak egin dizkiote elkarri ezkontideek kantu, erakusketako testu eta irudiak umorez konbinatuz. Bikote ezkondu batek inoiz egin duen jendaurreko tragikomikoena.

Irakurketa musikatua Nerea Loiola eta Imanol Epelderen eskutik, Hitzak Zaindari erakusketari amaiera eman zion emanaldia.

search previous next tag category expand menu location phone mail time cart zoom edit close