
Iritzi artikuluak eta bestelakoak
-
Irribarre isilak

BERRIA EGUNKARIA. Zein ospitaletan erditu zen galdetu dio haurdun dagoen emakumeak supermerkatuko kontserba artean, apur bat lotsatuta baina begiak erne; eguraldiaz hitz egin ondoren izan da. Etxean erditu zela erantzun dio. Hiru, bi, bat: «Ze ausarta!», esan du sabela laztantzen duen bitartean. Eroa hitza ere entzun izan du horrelakoetan eta gaitz erdi. «Ni ez nintzateke gai izango»…
-
Odol-jende

berria egunkaria. Heldu da urtaro aldaketa, eta hosto lehorrekin batera garai berrien usaina ere badu udazken honek. Udazken baino, negu itxura hartzen diot datorrenari; dena ilun eta gorri. Okerrena, negu horretan biluzik eta hotz irudikatzen dudana ez dela neure burua, nire semeena baizik, jakin badakidalako izutzen nauen etorkizun hori iritsiko balitz beraientzat izango litzatekeela ilunen…
-
Titi-harro

BERRIA EGUNKARIA. Aquapark-eko sarrera nagusia zeharkatu orduko ikuskatu ditu gizonezko guztien bularrak: iletsuak, depilatuak, gimnastikoak, mortsa estilokoak… Begiak beste nonbaitera joan zaizkio, ordea. Bat, sikiera emakumezko bakarra ikusiko balu bularrak agerian, errazagoa litzaioke. Bainujantzi, bikini eta burkini; kolore eta molde anitzekoak, baina bularrik ez. Gogoratu behar izan dio bere buruari egiten ari denak ez duela jada…
-
‘Automonoak’

BERRIA EGUNKARIA. 2022-09-01 Kafesne bete kikara eskuan eseri da logelako mahaiaren parean, eta ordenagailua zabaldu du. Autonomoa da gaurtik aurrera, autore autonomoa. Lehen aldia du lanerako ordutegi jakinik gabe. Autonomia, autogestioa. Ez da egia, badu ordutegia: lan egin dezake goizean haurrak eskolara eraman eta eguerdian jaso bitartean, eta bazkalostean, berdin, eskolara eraman eta jaso bitartean.…

