
Nerea Loiola Pikaza
Deban jaio nintzen 1985ean. Ingeniaritza Mekanikoan graduatu nintzen eta Bigarren Hezkuntzako matematikako irakaslea izan naiz orain arte. Naizenari heldu eta idazle lanetan nabil orain.
2018an argitaratu nuen nire lehen liburua haur literaturan, Harri bat poltsikoan (Erein); 2019an, bigarrena, Azken lanhütarra (Erein) eta, 2022an, hirugarrena eta laugarrena: Naian eta 7G udalekuak (Erein). Literatura liburuez gain, iritzi artikuluen zutabegintzan -Urola Kostako Hitzan eta Berria egunkarian- eta komikien munduan ere banabil. Irabazi arte ETB1eko telesaileko pertsonaien unibertsoan oinarrituta, euskarazko lehen komiki interaktiboa sortu dut Aitziber Alonso ilustratzailearekin batera. 2021ean argitaratu nuen helduen literaturako nire lehen lana, Epizentroa (Erein) narrazio bilduma -BERRIA-ko irakurleek urteko libururik onena bezala hautatua eta 2022ko EUSKADI SARIETAKO finalista.
2023an Raul Guerra Garrido literatur beka berriaren lehen irabazle izendatu naute, 2024ko udazkenean argitaratuko den ‘Ardi galduak’ narrazio-bildumarengatik.
